Alexander Artzelus Muxika

Alexander Artzelus Muxika

Auto-generated profile, based on publicly available information

Alexander Artzelus Muxika

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Research Focus & Metrics

Academic Career Length

3Years (2024-Present)

(Calculated once Scilit publication data is synced: current year − year of first publication + 1)

Representative Publications

View All Publications
13 December 2024 in Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"
Verified
Journal Article
Open access
PDF file
AMAlexander Artzelus Muxika
Alexander Artzelus Muxika
VDVarun DeCastro-Arrazola
Varun DeCastro-Arrazola
Lan honen helburua Garaziko euskararen bariazio diatopikoa aztertzea da. Ibar honetako euskararen kokapen geolinguistikoaren berri ematen duen ahalik eta ezaugarririk gehien zerrendatzen saiatu gara, beraz. Hizkera jakin baten izaeraren berri jakiteko edota hizkera hori dialekto jakin batean sailkatzeko ezaugarri guztiek pisu bera ez dutela jabeturik, bakoitzaren eremua zedarritu dugu, ibarreko mintzoan eraginik handiena zein eremuk duen jakin ahal izateko. Horrez gain, berrikuntzak edota arkaismoak diren zehazten saiatu gara, eta berrikuntzak izatekotan, positiboak eta sistematikoak diren. Zeregin horretarako, Garaziko oinarri dialektala lortu nahi izan dugu. Hortaz, adinekoen mintzoan oinarritu gara, batez ere. Hori lortzeko, duela hiruzpalau urte egindako grabaketak hartu ditugu aintzat, batez ere. Garaziko mintzoak aski izaera orokorra duela ondorioztatu ahal izan dugu: berrikuntza positibo eta sistematikorik gehienak Euskal Herriko ekialde zabalarekin partekatzen dituela ikusi dugu; hots, Nafarroa Garaiko ekialdearekin eta Iparraldearekin. Iparralde osoa —Lapurdiko hego-mendebaldea eta Pirinioetako ibar nafarrak gorabehera— hartzen dutenen kopurua ere hazia da. Azkenik, badira eremu murritzagoko beste berrikuntza batzuk, baita Garazi eta ondoko ibarren batera baino iristen ez direnak ere.

30 June 2026 in Fontes Linguae Vasconum
Verified
Journal Article
Open access
AAAlexander Artzelus
Alexander Artzelus
DADiego De Alba
Diego De Alba
Lan honek Irungo gazteen euskaran erdialdeko euskarak duen eragina neurtu nahi du. Euskal lan bariazionistetan ia beti aipatu da euskara batuaren eragina, baina gutxitan beste hizkuntza-barietate batzuena. Horretarako, Irungo euskaran eta euskara batuan era batera eta erdialdeko euskaran bestera erabiltzen diren zazpi ezaugarri aztertu ditugu, generoaren, transmisioaren eta ikastetxearen arabera. Datuak elkarrizketa erdi-gidatuaren bidez lortu ditugu, eta erregresio logistiko binomial mistoaren bidez aztertu. Erdialdeko euskarako aldaerak Irungo gazteen artean lekua irabazten ari dira, eta maiz aldaketaren buruan daude euskara eskolan ikasiak, Txingudi ikastolan ika­siak eta emakumeak.